Bigarren zikloa edo oinarrizko ikasketen zikloa : lehen mailako lehen eta bigarren urteak (CP eta CE1)

 

 

EUSKARA ETA FRANTSESA

 

Lehen eta bigarren urteetan, ahozko adierazpenaren lantzen segitzen da : hitz hartze luzeagoak eta egituratuagoak, hiztegi aberatsagoa, kontakizun zehatzagoak... Eskola proiektuari lotuz, ikasleek egunero ikasten dute elkarri mintzatzen, elkarren errespetuan.

 

Ikasmaila horietan, irakurketaren eta idazketaren ikastea euskaraz da lehen helburua.

 

Irakurtzeko, alde batetik haurrak deskodetu behar du. Horren gauzatzeko, bi estrategia balia ditzake :

  • estrategia ortografikoa : hitza osoki ezagutu

  • estrategia alfabetikoa grafemaren eta fonemaren arteko loturan oinarrituz (correspondance entre graphèmes et phonèmes).

Bi estrategia horien hobetzeko, irakurketaren eta idazketaren ikasketak biak batean eramanak dira.

 

Bestaldetik, haurrak irakurtzen duen heinean hitzeei, erranaldiei eta testuari sentsua eman behar du. Irakurtzea ulertzea da. Haurrek orduan, mota ezberdinetako testuak lantzen dituzte : kantuak, ipuinak, kontakizunak, dokumentuak, errezetak... Irakurtzen dituzten testuen ezaugarriez ohartzen dira (kontakizunaren egitura, elkarrizketaren arauak, deskribapenak...), eta ikasten dute hizkuntza nola egina den (ortografia, gramatika, hiztegia), ondotik beren baitarik idazlanen ekoizteko.

 

Bigarren urtean (CE1), 3 oren baliatzen dira frantsesaren ikasteko. Ikasturte hastapenean, ahozko adierazpena lantzen da. Gai ezberdinen inguruan haurrek hitza hartzen ikasten dute, irakasleak irakurri testuen kontatzen trebatzen dira hiztegiaren aberasteko eta frantsesaren joskeraz jabetzeko.

 

Jadanik euskaraz irakurtzen baitakite, frantsesezko testuen irakurtzea aiseago izanen zaie. Euskaraz irakurtzen ikasteko kausitu dituzten ezagutzak, beste hizkuntza batean irakurtzen ikasteko baliatuko dituzte.

 

 

IRAKASGAIAK

 

Hizkuntzen menderatzea lortzen da hauen lantzen iragaten den mementoetan baina euskara lantzen da beste gaiak ikasterakoan ere.

 

Matematikak

Ikasleak lortzen du zenbakikuntza hamartarra eta buruzko kalkulua hasten du.

Problema-egoera sinple batzuei esker, ondoko gaiak lantzen dira :

  • lau eragiketen sentsua,

  • neurriak,

  • geometria.

Gorputz eta kirol heziketa

Hazparneko herriko etxeak kirol hezitzaile euskaldun bat ikastolaren zerbitzuko ematen du eta kirol hauek lantzen dituzte : pilota, soinketa, kirol kolektiboak, igeriketa, atletismoa.

Ikasleek baliatzen dituzte hirian aurkitzen diren kirol muntadurak (pizina, orotariko kirol gelak, kanpoan diren kirol zelaiak)

 

Munduaren ezagutza

&

Aktibitate artistikoak eta arteen historia

Ezkia Ikastolaren proiektu anitzen bidez (euskal mitologia, Hazparneko zapata industriaren historioa, kantu zakarren ohitura, baratzea...) haurrek iragan hurbilari ohartzen dira, eta urrunagoko historiari ere, aitzinamendu teknikoei, bizidunen ezagutzari. Horrez gain, ikasleek baliabide artiskoen bidez adierazteko parada badute.

 

Herritar heziketa

Ikus « Elkarrekin bizi » proiektua

 

 

 

droite