PEDAGOGIA

 

Euskarazko eta frantsesezko oren banaketa

 

Programak bi hizkuntzen artean banatuak dira, haurren lan-zamaren arintzeko.

 

 Euskarazko orenakFrantseszko orenak
Ama eskola & 1. urtea (CP) 24 -
2. urtea (CE1) 21 3
3.urtea (CE2) 19 5
4. eta 5. urteak (CM1 & CM2) 16 8

 

Antolaketa pedagogikoa

Ama eskolan, ikasleen kopurua gelaka 22 ikasletan mugatua da eta lehen mailan 25 ikasletan.

Ahal den neurrian, ikasleak adinka biltzen dira gela batean. Kopuruak ttipiagoak izanez geroz, maila bat baino gehiago badaude gela berean.

Irakasleen artean trukadak izaten ahal dira :

  • ikasleen beharren arabera

  • proiektu pedagogikoen arabera.

 

Laguntza bereziak behar izanez geroz, irakasleek Seaskako psikologoak dei ditzakete, izan dadin bakarkako ala taldeko laguntzaren ukaiteko.

 

Kanpoko adituak ere ekarraraz ditzakete :

  • gai baten inguruan, azalpen eta argibide zehatzen ekartzeko (garapen iraunkorra, osasunari buruzko heziketa, etabar)

  • adierazpen artistikoaren garatzeko (kantu, antzerki, zizelkatze, ipuin, musika, etabar).

 

Garaika egiten diren ebaluazioek ikasleen aitzinamenduak agertzen dituzte. Horrez gain, ikasleek Hezkunde nazionalaren ebaluazioak pasatzen dituzte.

Urtean bi aldiz bederen, irakasleek burasoei proposatzen diete bilanaren egitea beren haurraren lanaz eta jarreraz.

 

Pedagogia moldeak

 

Haur bakoitzak bere erritmoan ikasten du eta bere estrategiak bideratzen ditu.

Ikasgelan, ikasleen ibilmoldearen errespetatzeko xedearekin, irakasleek tresna ezberdinak, arrazoibide ugari bai eta edukien egokitzapenak eskaintzen dituzte (pedagogia ezberdindua).

Ikasleak beren estrategiez ohar daitezen eta autonomoak bilaka daitezen, gelan berean momentoak badira ikaslearen ikasten laguntzeko : ikasgai bat, olerki bat, hitzen ortografia, etab. nola ikas.

Zailtasunak dituzten ikasleei begira, bakoitzari egokitu laguntza eskainia zaio.

Proiektu anitzek ikasleen jakin-mina sustatzen dute : gisa horretan, eragile bihurtzen dira eta ohartzen dira ikastea eta ezagutzea ezinbestekoa zaizkiela.

 

droite