MURGILTZE SISTEMA, ELEBIDUN IZATEKO

 

Elebitasun goiztiarraren alderdi ona :

 

Gilbert DALGALIAN psikolinguistaren arabera, « L'apprentissage précoce d'une langue a une valeur formatrice pour son cerveau, beaucoup plus profonde, plus durable et plus riche. » Alabaina, zazpi urte aitzin, haur batek bi hizkuntza edo gehiago ikasten baldin baditu, burumuinean loturak garatuko zaizkio eta hauek beste hizkuntzen ikasteko baliosak izanen ditu bizi guzian. « Il a une facilité d'aller-retour d'une langue à l'autre. Il ne traduit jamais, il exprime son vécu librement, il reformule son vécu tantôt dans une langue, tantôt dans l'autre, en fonction de la situation, en fonction des interlocuteurs. » http://www.cndp.fr/crdp-toulouse/IMG/pdf/entretien_dalgalian.pdf

 

Elebitasunaren ondorioz, haurrak kontzeptuak bi hizkuntzetan lantzeko parada du ; horrela, errealitate beraren adierazteko bi erran-molde ditu. Ondorioz, hizkuntza batean ulertua ez duen kontzeptua bestean egin dezake.

Bi sartze linguistikoei esker, euskaraz eta frantsesez, haurrak bere ezagutzak segurtatzen ditu eta hori agertzen da Hezkunde nazionalak egiten dituen ebaluazioen emaitza baikorretan.

 

Elebitasun goiztiarra nola lagun ?

 

Elebitasun goiztiarra lor daiteke naturalki ingurumena aldekoa izanez geroz. Bizkitartean, etxeko transmisioa gaur egun arras ttipitua da eta haurrak testuinguru eta giro gehiengo bat frantsesean bizi dira.

Errealitate honen aitzinean, SEASKAK euskarazko murgiltze eskolen hautua egin zuen.

 

Horrela, Ezkia ikastolan, irakasleez gain, langile euskaldunek dituzte haurrak zaintzen eta inguratzen. Haurrak egun osoan euskaraz bizi dira, izan dadin zaindegian, jangelan, ala jostaldietan.

Ikatolan, euskara da komunikazio hizkuntza

 

droite