Hirugarren zikloa edo barnatze zikloa : lehen mailako hirugarren, laugarren eta bosgarren urteak (CE2-CM1-CM2)

 

EUSKARA ETA FRANTSESA

 

Euskararen eta frantsesaren menderatzea da ziklo honen helburu nagusia: bi hizkuntzetan aise ari diren mintzatzaileak, irakurleak eta idazleak moldatu behar dira. Ikasleek segitzen dute euskarazko eta frantsesezko testuen entzuten, irakurtzen eta idazten : eskolako testuak, dokumentalak, testu literarioak... Hobetzen dute beren irakurketaren jarioa, entzuteko gaitasuna, ahozko adierazpena, ulermena eta ekoizpena. Jarraitzen dute testuen antolaketaren analisia, hauen egituraz jabetzeko, ondotik ikasleek beren baitarik testu mota ezberdinak idatzi beharko dituztelarik berriz baliatzeko gisan. Euskararen eta frantsesaren hiztegia, gramatika eta ortografia landuak dira. Bi hizkuntzen arteko konparazioek laguntzen dituzte ikasleak hauen hobeki ulertzen, batek bestea aberasten duelarik.

 

IRAKASGAIAK

Euskararen eta frantsesaren menderatzea lortzen da hizkuntzen lantzen iragaten den mementoetan baina hizkuntzak lantzen dira beste gaiak ikasterakoan ere.

 

Matematikak

Ikasleek beren ezagutzen aberasten segitzen dute eta tresna berrien bereganatzen eguneroko biziari lotuak diren problema-egoeren ebazteko. Horrek matematiken irakaskuntzari zentzua ematen dio eta kolegiorako prestatzen ditu ikasleak.

 

Oharra: geometria frantsesez irakasten da ;

zenbakiak eta kalkuluak, neurriak, datuen antolaketa eta buruketak euskaraz.

Gorputz eta kirol heziketa

Hazparneko herriko etxeak kirol hezitzaile euskaldun bat ikastolaren zerbitzuko ematen du eta kirol hauek lantzen dituzte : pilota, soinketa, talde kirolak, igeriketa, atletismoa.

Ikasleek baliatzen dituzte hirian aurkitzen diren kirol muntadurak (igerilekua, orotariko kirol gelak, kirol zelaiak)

 

Zientziak eta teknologia

Ikerketa desmartxak (behaketa, galdekatzea, esperimentazioa et argumentatzea) sustatzen du ikaslearen jakin-mina, haren zorroztasuna eta zehaztasuna eskatuz, inguruan duen munduaren hobeki ulertzeko.

Kultura humanista

Historia eta geografia lantzen da Euskal Herriko ondarearen dokumentuetan oinarrituz, bai eta dokumentu unibertsaletan.

Aktibitate artistikoak eta arteen historia

Ikasleen joera artistikoa eta haien adierazpen gaitasuna garatzen dira proiektuen bidez. Ilasleek arte bisuala eta musika lantzen dituzte. Horren osatzeko, arte obrak aztertuak dira.

Informatika

Erregularki, ikasleak informatika gelara joaten dira Interneten ikerketen egiteko, testu tratamenduaren baliatzeko eta beren erakusketen ongi aurkezteko.

Herritar heziketa

Ikus « Elkarrekin bizi » proiektua 

 

 

droite