Afitxa
Ondoko hitzordua :

Euskaraz Bizi Nahi Dugulako, normaltasun osoz, baina lege babesik gabe ezinezkoa delako,

2012ko martxoaren 31n, 17:00etan,

denak Baionara, denak DEIADAR

manifestaldira


hizkuntz lege bat eta euskara hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatzera !

http://www.deiadar.org
http://www.euskarazbizinahidut.org




logoIkastola da,

Egunero euskara erabiltzea eta euskaraz bizitzea, frantsesa urraska landuz lehen mailan.

Haurraren ahal intelektualen zabaltzea, bi hizkuntzetan ikasiz.

Eskola denbora, goxotasun eta konfiantzazko giroan bizitzea.



Gune baketsu batean, Hazparne erdi-erdian, ikastolak gela berri eta egokituak eskaintzen ditu : logela eta psikomotrizitate gela ttipienendako. Handienendako aldiz, eskulan gela, ordenagailu gela eta liburutegi eremua klase gela bakoitzean,  jangela zabala eta kanpoan joko guneak.

Ama ikastola...

Bi-hiru urtekoek gela egokitua daukate.

Bazkari denboran, haurraren erritmoa errespetatzen da : 11'30 tan bazkaria laguntzaile batekin hartzen dute, ondotik loaldiaren egiteko.

Pausa gela berria, goxo-goxoa !     pausa


Denentzat...

kantina

Kantina :   Kantina zerbitzua haur guzientzat segurtatua da:

  1. - lehen zerbitzua ama ikastolakoentzat 11 t'erditan
  2. - bigarren zerbitzua lehen eta bigarren urtekoentzat 12 tan
  3. - hirugarren zerbitzua hiru, lau eta bostgarren urtekoentzat 12  t'erditan

Haurtzaindegia goiz eta arratsaldez.

4 urtetik goiti eskola garraioa dohainik da ikastolatik 3 kilometro baino
urrunago bizi direnentzat.

Ezkia Ikastola - 3 Lapurdi plaza - 64240 Hazparne - Tel/Fax: +33 (0)5.59.29.14.18