Lehen zikloa : Ama eskolako gazteenak (PS eta TPS), artekoak (MS) eta handiak (GS).

 

Ama eskolan, haurra ikasle bilakatzen da. Bere gain hartu behar du bere burasoak hor ez izatea eta barneratu behar ditu arrotzak zaizkion kode eta arau kolektiboak.

 

JENDARTERATZEA

Haurrak ama eskolan ditu jendarteratzeko lehen urratsak eginen. Talde bizitzari eta eskolaren erritmoari ohartzen da. Ikasten du ikastolako arauen errespetatzen eta besteen errespetatzen.

Haurra ahal bezain ongi errezebitzeko xedearekin eta ikasle bilakatzen laguntzeko, Ezkia ikastolan sartzea apurka egiten da, burasoen posibilitateen arabera bistan da. Egokitzeko denbora proposatua da eta burasoek nahi edo ahal baldin badute, egon daitezke istant bat haurrarekin leku berri honen ezagutzen. Ondotik, burasoek irakaslearekin egunero ukan dezaketen elkarrizketaren bidez beren haurraren berri jakiten ahal dute, eguna nola pasatu duen, ikasketa mailan zertan den edo zer proiektu den bidean.

 

HAURRAREN ERRITMOA

Ezkia ikastolan kasu berezia emana zaie ikasle gaztenei. Bazkaiteko tenoreak antolatuak dira haur ttipiek lasaiki jateko gisan, talde ttipitan, ama eskolako laguntzaileen esku-hartzearekin.

Azken hauek, bazkaria bukatu orduko pausara eramaten dituzte eta bakoitza iratzartu arte egoten dira. Ama ikastolako haur guziek etzanaldia egin dezakete, baldintza hoberenetan.

 

MINTZAIRA

Ama eskola, mintzairaren menderatzeari eta irakaskuntza hizkuntzaren bereganatzeari buruz zuzendua da. Aktibitateak egiterakoan, irakasleak haurrari argi eta garbi azaltzen dio zeren beha den. Horrela poliki poliki, haurra badoa eskolaren hizkuntza integratuz eta sentsua emanez bere ikasketei.

Ikasle batzuk euskara aurkitzen dute Ezkia ikastolara heltzean ; jadanik etxeko euskara dutenek, ikastolan, eskolako hizkuntza berezia ikasten dute ikasketetan sartzeko gisan.

 

IKASKETA EREMUAK

Ama eskolako frantses hezkunde nazionalaren programetan, bost ikasketa eremu aipatzen dituzte. Hauek euskaraz barnatuak dira.

 

  1. Mintzairaz jabetu eta idatziari ohartu (testu ezberdinen, jokoen edo esperientzien inguruan, elkartrukatu, gauzak adierazi etabar)

  2. Mundua ezagutu (objektuak, materia, bizidunak, formak, neurriak, kopuruak, denboran eta espazioan kokatzea etabar)

  3. Ikasle bilakatu (elkarbizitzako arauak eta besteekilako komunikazioa etabar)

  4. Bere gorputzaz egin eta adierazi (bere mugimenduen jabe egon, bere gorputza ezagutu, ingurumen ezberdinei bere ibilmoldea egokitu etc)

  5. Hauteman, sentitu, irudikatu, sortu (dantzaren, antzerkiaren, arte plastikoen, kantuen, musikaren lantzen hasi etabar)

 

 

PROIEKTUAK

Bost eremu horiek landuak izan daitezen, Ezkia ikastolan anitz proiektu bideratuak dira :

 

  • Ikasturtean zehar, ama ikastolako haur guziak biltzen dira kantuen eta dantzen ikasteko, gazte literaturako albumen eta gure ondareko ipuinen kontatzeko eta antzezteko, obra plastikoen sortzeko etabar.

 

  • Horrez gain, ikastolako lehen mailako « handiekin » Ezkia ikastolaren proiektuetan erregularki integratuak dira : « Euskaraz bizi, Orekaz, Eguberriko ikusgarria, ihauteriak etabar »

 

droite