Aurten ere, Hazparneko Ezkia Ikastolak sehaska huste bat antolatzen du 2017ko ekainaren 18an, igandearekin ikastolan, 8etatik 13ak arte. Deneri idekia izanen da.
Saltzeko edo erosteko parada izanen da. Jantziak, haur puskak, jostailuak, liburuak... Hautua izanen da !
Prezioak :
- tokia : 3€/m kanpoan, 4€/m aterpean.
- mahaia : 3€ (2m-koa), kadira prestatua izanen da.
Jatekoa eta edatekoa izanen da (ogitartekoak, edariak, matahamiak, goxokiak...). Kafe bat eta bixkotx zati bat eskainiko dizkiegu eraskusketariei.
Haurren xokoa izanen da ere bai : makillajea eta jokoak.