2013ko urriaren 26an, larunbatarekin Ezkia ikastolak rock kontzertu bat antolatzen du.
Gaualdia 7 :30etan hasiko da. Ostatuan, edari eta ogitartekoak izanen dira.
Kontzertuak 9etan hasiko dira : lehenik « ISLAIA » (Hazparneko rock-elektro taldea), ondotik « LIN TON TAUN » (Gizpuzkoako Zestoa herritik heldu dira, 1990 hamarkadan arrakasta handia ezagutu zuten eta eszenara berriz heldu dira heien kantu famatuekin : « Askatasun egarriz », « Zu gabe », « Euskaraz eta kitto »...), eta azkenik « XUTIK » (Iparraldeko 9 gaztek osatzen duten rock-pop talde bat da, aurtengo Herri Urratseko kantua abestu du : « Hogeita abar urte »).
Sartzea 10€tan da (8€ aitzinetik).