Aurten ere, Hazparneko Ezkia Ikastolak sehaska huste bat antolatzen du ekainaren 19an, igandearekin, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 2:30ak arte, ikastolan. Deneri idekia izanen da.
Saltzeko edo erosteko parada izanen da. Jantziak, haur puskak, jostailuak, liburuak... Hautua izanen da !
Prezioak :
- tokia : 3€/m kanpoan, 4€/m aterpean.
- mahaia : 3€ (2m-koa), kadira prestatua izanen da.
Jatekoa eta edatekoa izanen da (ogitartekoak, edariak, matahamiak, goxokiak...). Kafe bat eta bixkotx zati bat eskainiko dizkiegu eraskusketariei.
Haurren xokoa izanen da ere bai : makillajea eta jokoak.