21. Korrika Hazparnetik pasatzen da eta Ezkia ikastolak paradaz baliatzen da euskararen inguruan memento atsegin baten bizitzeko elkarrekin. hiru hiztordu badira :
- apirilaren 4an, arratsaldeko 3etatik 4ak arte, Ezkia ikastolako ikasleek korrika eginen dute Hazparneko karriketan, Korrika Ttikikari.
- apirilaren 7an Ezkia ikastolako ikasleek, burasoek, irakasleek eta langileek Korrikan parte hartuko dute. arratsaldeko 1h49etan, ikastolatik Gamm Vert arte korrika eginen dute.
Ttipi, ttapa, ttipi, ttapa, KORRIKA !