HIRU ZANGO : GOAZEN !

 

Neguan, barneko aro delarik, aterpean, mendizale multxo bat (Ezkia, Arberua, Baigura ikastolako burasoak) elkarretaratzen da Hiru Zango ateraldiaren antolatzeko. Denei irekia den ibilaldi hori Mendekostez iragaten da. Lehenago, pazko liliak agertu eta, egunaren ibilaldia jakiten da ; iratzea pusan delarik orduan da kurritzen jendea Ursu mendiko xendreetan, hau ere Hiru zango taldekoek antolaturik. Maldan, helmuga pasaturik eta borda baten soropilean, besta sano bat egiten da mendiari so eta arratsean... zeruari so.

 

droite