AMA ESKOLA

 

Ama eskolan, pausa gela bada eta haur bakoitzak bere ohea du ; ondorioz, aitamekin hitzarturik haur bakoitzak pausa egin dezake. Haur bakoitzaren erritmoa errespetatua da eta iratzartzen diren heinean, jeikitzen dira. Psikomotrizitate gela handi bat dago, erakasleekin egunero egiten dituzten saioentzat. Baina euria denean edo hotz egiten duenean, kanpoko aire hartzetan edo goiz eta arratsetako zaindegi garaian, joko gela bilakatzen da. Kanpoan, haurren adinari doazkion jokoak daude.

droite